Hasiera

Zer da On Egin bonoa?

Kontsumitu kalitatezko produktuak eta lortu deskontuak ostatu turistikoetan

Lortu 50 euroko deskontua Euskadiko turismo-ostatuetan, 100 euroko edo gehiagoko erosketak eginez kalitatezko produktuetan.

Oinarriak deskargatu
Oinarrien aldaketa

On Egin bonoen programa Eusko Jaurlaritzak sustatzen du, eta kalitate berezia duten Euskadiko produktuen kontsumoa bultzatzea eta ostatu turistikoei laguntzea du helburu. Pizgarri- eta sustagarri-programa hau euskal herritar guztiei zuzenduta dago, eta deskontu-bonoen bidez egituratzen da. Bono horiek proiektuari atxikitako Euskadiko ostatu turistikoetan erabili behar dira.

Programan parte hartzeko, kontsumitzaileak gutxienez 100 euro gastatu behar ditu kalitate berezia duten Euskadiko produktuetan edo Basque Wine markako produktuetan kanpainari atxikitako Euskadiko establezimendu komertzial eta online salmenta-kanal jakin batzuetan. Bakoitzak gehienez bi bono jaso ahal izango ditu bere NAN zenbakiari lotuta. Bono horiek ez dira metagarriak (bono bat egonaldiko).

Bonoak banatu ahal izateko, erabilgarri egon behar du programari esleitutako aurrekontuak. Hala, funts horiek agortuz gero, amaitu egingo da programa, eta ez da egongo aukerarik bonoak lortzeko.

Nola lor dezaket?

Kalitatezko produktuak erosita, programari atxikitako establezimenduetako batean

Non erabil dezaket?

Programari atxikitako ostatuetako batean.

ON EGIN BONOA LORTZEKO ETA ERABILTZEKO URRATSAK
  1. Aukeratu atxikitako establezimendua eta egin erosketa
  2. Bidali zure datuak eta faktura webgunearen bidez
  3. Deskontu-bonoa jasoko duzu
  4. Erabili bonoa atxikitako establezimenduetako batean
Programaren epeak

Martxoak 22: saltokiek eta turismo-ostatuek programari atxikitzeko epearen hasiera.
Apirilak 19: egun horretatik aurrera egiten diren erosketak promozioan sartuko dira.
Maiatzak 22: saltokiek eta turismo ostatuek atxikitzeko epearen amaiera.
Ekainak 1: bonuak erabiltzeko epearen hasiera.
2021eko abenduak 31: bonuak lortzeko epearen amaiera.
2022ko abenduak 31: bonuak erabiltzeko epearen amaiera.

Lotutako produktuak

 Txakolinaren jatorri-deiturak: Arabako Txakolina BJD web, Getariako Txakolina BJD web eta Bizkaiko Txakolina BJD web.

Errioxa elaboratzaile Jatorri Deitura Kalifikatuaren Mahasti berezietako ardoak. Arabako Errioxan edo Arabako Errioxako “udalerriko ardoak” edo ardoak. Arabako Errioxan egindako Cava Jatorri Deitura Babestua duten ardoak.

Idiazabal Jatorri Deitura Babestua duten gaztak, web

Eusko Labela edo Eusko Label lehengaiekin egindako produktuak, web

Euskadiko nekazaritzako elikagaien produktu ekologikoak, web

Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko sagardoa, web

Basque Beer markapean babestutako produktuak, web