Pribatasun politika

Pribatasun politika

DATU PERTSONALEN ARLOKO INFORMAZIO POLITIKA: ON EGIN BONUAK

Erantzulea

Nor da zure datuen tratamenduaren erantzulea?
HAZI FUNDAZIOA
Granja Eredua, z/g, 01192 Arkauti (Araba)
Telefonoa: 945 00 32 40
Eskubideak baliatzeko helbidea elektronikoa: lopd@hazi.eus

Helburua

Zein dira zure datuak tratatzearen helburuak?
Deskontu bonuak kudeatzea eta bonuok atxikitako establezimendu turistikoetan gaualdien truke ematea, tokiko produktu berezituan eta Basque Wine programari atxikitako erreferentziak dituzten edarietan gutxienez 100 euroko erosketa egiten duten kontsumitzaileentzat.

Deskontu bonuak ukatzearen ondoriozko baliabideak kudeatzea.

Hazi Fundazioaren produktuen, kanpainen edo jarduketen berri emateko komunikazioak bidaltzea, tokiko produktu berezituak sustatzeko.

HAZI Fundazioak eta Eusko Jaurlaritzan nekazaritzako eskumena duen sailak tokiko produktu berezituak sustatzeko ekintzak garatzea. HAZI Fundazioak ez dizkio datuak Eusko Jaurlaritzari lagako, baina bai erabili ahal izango ditu Eusko Jaurlaritzak holako produktuen ekoizpena eta komertzializazioa hedatzeko eta sustatzeko egiten dion enkarguaren esparruan.

Legitimazioa

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Bonuaren kudeaketari dagokion harreman juridikoa: Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.b) artikulua.

Hazi Fundazioaren botere publikoak erabiltzea, bere estatutuetan oinarrituta, tokiko produktu berezituari buruzko informazioa bidaltzeari dagokionez: Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6.1.e) artikulua.

Hartzaileak

Zer kasutan jakinarazten ditugu zure datuak?
Datu pertsonalak ez dira lagako, salbu eta tratamendu honen esparruan legez ezarritako betebehar bat betetzeko edo zerbitzuari euskarria emateko beharrezkoa denean.

Nazioarteko transferentziak

Zein kasutan egiten dira?
Datuak kudeatzeak ez dakar berekin datu horien nazioarteko transferentziak egitea.

Datuak gordetzea

Zenbat denboran gordetzen ditugu zure datuak?
Bonuaren kudeaketari loturiko datu pertsonalak On egin bonuari buruzko espedientea kudeatzeko behar den denboran gordeko dira, eta blokeora pasatuko dira, sarbide murriztuarekin, denbora hori amaitutakoan; blokeo egoera horretan 15 urtean egongo dira.

Komunikazio informatiboen bidalketari buruzko datuak gorde egingo dira hartzaileak baja eman arte edo aurka egiten duela adierazi arte.

Eskubideak

Zer eskubide dauzkazu datuak ematen dizkiguzunean?
Interesdunek eskubidea daukate HAZI FUNDAZIOA beraiei dagozkien datu pertsonalak tratatzen ari diren baieztatzeko.

Zehazki, eskubidea daukate beren datu pertsonalak eskuratzeko, bai eta datu okerrak zuzentzeko eskatzeko ere, edo, hala badagokio, datuak ezabatzeko eskatzeko, besteak beste, datuak ez direnean jadanik beharrezkoak bildu ziren helburuetarako.

Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango dute; kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko gordeko ditugu soilik.

Interesdunak bere eskubideak balia ditzake erantzulea identifikatzeko atalean adierazitako posta helbidera edo helbide elektronikora bere eskabidea bidaliz. Horretarako, eskabide eredu bat dauka gure pribatutasun atarian.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoan erreklamazio bat aurkez dezakezu, batez ere zure eskubideak erabiltzean gustura geratu ez bazara, haren webgunean adierazitako posta helbidera eta/edo helbide elektronikora jota.

Segurtasuna

Datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, eta segurtasuneko neurri tekniko eta antolakuntzakoak bete beharko dira, datuak aldatzea, galtzea, edo baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea ekiditeko.

Ezarritako segurtasun neurriak (teknikoak eta antolakuntzakoak) bat datoz Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duen urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuan xedatutakoekin. Segurtasun neurriok HAZI FUNDAZIOAren datuak babesteko eta informazioa segurtatzeko politika osatzen duten dokumentuetan daude deskribatuta.